Gaursa Mobilityn, energia-eredu jasangarriagora bideratutako aldaketa zuzentzen dugu mugikortasuneko modalitate berrien aldeko gure apustu argiarekin. Horregatik, bat egin dugu Donostia Udalak eta Donostia Sustapenak bultzatu duten carsharing IBEL proiektuarekin % 100ean elektrikoak diren gure ibilgailuak utzita.
Gaursa Taldean 50 urte baino gehiago daramatzagu zure mugikortasun-beharren araberakoak diren irtenbide pertsonalizatuak eskaintzea oinarri duen negozio-ereduarekin lanean. Euskadi osoko gure estaldura zabalari esker, zerbitzurik onena eskaintzeko beharrezko malgutasuna dugu, tokiko enpresa gisa gure ezaugarri den gertutasuna mantenduta.
Zu hobeto ezagutu eta zure beharretara egokituta dagoen mugikortasuneko irtenbidea eskaini ahal izateko, zurekin harremanetan jarri ahal izateko zure datuak jaso nahiko genituzke.